Kanpoko eskelak

Iñaki Arana Muruamendiaraz - Goian bego - Atzo Eibarren hil zen, 58 urte zituela. Bere gurasoak: Javier (+) eta Rosa Maria; anai-arrebak: Isabel, Eduardo eta Leire Albizuri; ilobak: Olatz, Martín eta Iñigo; osaba-izebak: Mariasun eta Patxi, Esperanza (+), Luis (+) eta Rosario (+); lehengusu eta gainerako ahaideek Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR ASTEAZKENA, hilak 9, arratsaldeko 7etan, EIBARKO SAN PIO X parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker. EIBARREN, 2025eko apirilaren 9an Oharrak: Beilategia Eibarko Funeuskadi Tanatorioan (Otaola, 27) gaur, asteazkena, arratsaldeko 15:00tatik 18:00tara egongo da. Gorpua familia artean erraustuko da.

Iñaki Arana Muruamendiaraz Agur, Iñaxio Lagun leial, igarle, sarri zirikatzaile eta beti zoriontzaile. Amaren zaintzaile, Anai laguntzaile eta iloben adoratzaile. Anbulategiko harrera egile, Biltegiko jagole, Atsedenik bako langile eta Zuzentasunaren bilatzaile. PiñiLarousse orojakile, Geografiaren maitale eta erronketan garaile. Zure arimak ezagutu ditzala zeuk mapamundian amestutako herrialde urrun eta exotiko guztiak. Lagunok ez zaitugu sekula ahaztuko. "KAIXOAK" EIBARREN, 2025eko apirilaren 9an