Ohiko galderak
Zertarako balio du herri edo pertsona bat jarraitzea?
Erregistratutako erabiltzaileek herriak zein pertsonak jarraitu ditzazkete, bere interesekoak izan daitezkeen jakinarazpenak jaso ahal izateko.
Zein jakinarazpen jasoko dut herri bat jarraitzen baldin banago?
Herri horretan hildako pertsona berri bat agertzen den bakoitzean jakinarazpen bat jasoko duzu.
Zer jakinarazpen jasoko dut pertsona bat jarraitzen badut?
Pertsona batek eguneratzeak dituen bakoitzean jasoko dituzu jakinarazpenak. Kanpoko eskela berri bat jasotzeagatik edo beste erabiltzaile baten iruzkinen bat jasotzeagatik.
Nola jarraitu dezaket herri bat?
Herri bat jarraitu ahal izateko, herriaren orrian sartu behar da eta bertan dagoen Jarraitu botoia sakatu.
Nola jarraitu dezaket pertsona bat?
Pertsona baten xehetasun-orrian gaudela, Jarraitu botoia sakatu behar da.
Ezeztatu dezaket Jarraitzen nagoen herri edo pertsona bat?
Bai, nahi dituzun herri eta pertsonak jarraitzeari utzi diezaiokezu. Horretarako, Jarraitu botoia sakatu eta konfirmatu jarraitzeari utzi nahi diozula.
Zein motatako jakinarazpenak jasoko ditut?
Jakinarazpenak goiko barrako kanpaian ikusi ahal izango dira eta posta elektronikoz bidaliko dira, kontsultatu ez badira.
Mezu elektronikoak jasotzeari utz diezaioket?
Jarraitzen dituzun herri edo pertsonen inguruko mezuak bidaliko ditugu soilik, baina mezuak jasotzeari utzi nahi badiozu, egin dezakezu. Horretarako, zure erabiltzailearen profilera sartu eta email bidezko jakinarazpenak jasotzeko aukera desgaitu behar duzu. Edozein unetan aktiba dezakezu berriro. Posta bidezko jakinarazpenak desaktibatuta dauden bitartean, jakinarazpenak webguneko kanpaiaren bidez baino ez dira jasoko.
Nola idatzi dolumin mezu bat?
Dolumin mezu bat idazteko, joan pertsonaren orrira eta erabili 'Mezua bat gehitu' botoia, 'Jarraitu' botoiaren azpian.
Ehorztetxe bat daukat eta nire eskelak adio.eus atarian azaltzea gustatuko litzaidake. Zer egin dezaket?
Jar zaitez gurekin harremanetan webguneko harreman formularioaren bitartez.