Kanpoko eskelak

Alain Sanz Urcelay Alaba: Nahia García Sanz. Bikotea: Nerea Gil Epelde. Eta familia: Jule Igartua Gil, Agurtzane Epelde Iriarte, Iñaki Gil Altuna, Olatz Gil Epelde, Andoni Gabilondo Argarate, Laia eta Unax, Ines Altuna, Jose Luis Epelde, Rosario Iriarte. Elgoibarko familiak maitasunez gogoratuko zaitu ELGOIBARREN, 2025eko apirilaren 7an

Agur, lagun. Ezustean joan zara, eta gure bihotzetan hutsune handia utzi duzu. Bihotz handiko laguna izan zara, mutil ona. Zure irribarreak eta eskuzabaltasunak betiko bizi iraungo dute gure oroitzapenetan. Ostiraletako kafe, zurito eta Beronia partekatzeko uneetan beti izango zara gure artean, Alain. Tartean-tartean, topa egingo dugu zugatik. Maite zaitugu.

Debagoienetik Barrenera motor gainean zaratan. Etorri zinen gu alaitzera plazan, etxean, parrandan. Menu bikaina prestatzen zendun perejilarekin saltsan. Zelako zortea izan dugun azken lau urte hauetan. Eramango zaitugu zu, Alain beti gure bihotzetan.