Kanpoko eskelak

Esaera zahar ta bertso, istorio ta irakaspen, zure hitz goxo guztiak bihotzean dira gelditzen. Eskerrik asko, attitte, jasotako guztiagatik, kantu artean agur, ez zaitugu ahaztuko hemendik.

Gaur hil da, 91 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren. Bere emaztea: Amparo Amenabar; seme-alabak: Arantxa eta Aitor, Javi eta Gema, Jesus eta Maite, Jose Luis eta Nekane, Mikel eta Mari, Iñaki eta Marisa; bilobak: Sara eta Carlos, Mikel eta Idoia, Aitor eta Ane, Aimar, Josu, Ane, Julen eta Uxue, Aritz, Jon eta Haizea, Irene eta Unai, Iñigo; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak eta gainerako ahaideak. Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR, ASTEAZKENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, Azpeitiko SOREASUKO SEBASTIAN DONEAREN parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik, mila esker.


