#adioMikelIbargurenAlberdi
2026-05-22
duela 2 egun

El Diario Vasco4

adio.eus

adio
Mezu bat gehitu

Kanpoko eskelak

El Diario Vasco2026-05-22
Mikel Ibarguren Alberdi

† Mikel Ibarguren Alberdi - Goian bego - Opari bat izan da zure alboan bizitzea. Zure irrifarra betirako gordeko dugu bihotzean. Muxu haundi bat. Lakiolako lehengusuak. LEGAZPIN, 2026ko maiatzaren 22an

El Diario Vasco2026-05-22
Mikel Ibarguren Alberdi

Mikel Ibarguren Alberdi Guztiok gaude beharturikan Une hontara heltzera Zure irripar zure poztasun Ez genduen nahi galtzera Agindutako bidetik zuzen Inoiz ez zinan atera Mikel aitortu beharren gaude Bihotzetik bihotzera Zeinen maitakor zinan bezala Zutaz oroituko gera Alberdi -Etxaniz sendia Alberdi-Arjona sendia

El Diario Vasco2026-05-22
Mikel Ibarguren Alberdi

† Mikel Ibarguren Alberdi - Goian bego - Atzo hil zen, 54 urte zituela. Eskerrikasko Mikel eman diguguzunagatik: Zure muxu goxo, alaitasuna, bizi-poza, maitasuna... Zoriontsu izan zara eta zoriontsu egin gaituzu. Bere gurasoak: J. Luis Ibarguren(†) eta Margarita Alberdi; anai-arrebak: Agustina eta Txomin Galarraga, Peio eta Arantxa Izagirre, Arantxa, Luis eta Mailu Sasturain, Edurne, Iñaki eta Ana Mª Telleria; ilobak; iloba-txikiak; izebak, lehengusuak eta gainerako ahaideek. Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR OSTIRALA, arratsaldeko ZAZPIETAN, ANDRA MARI ZERURATZEAREN parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker. LEGAZPIN 2026ko maiatzaren 22an Helbidea: Lakiola Aundi baserria OHARRA: Hilbeila Legazpiko Beilatokian egongo de gaur 10:00//13:00ak arte eta 16:00//18:30ak arte. Eskerrik beroenak Mikel tratatu dezuen mediku eta erizain guztiei.

El Diario Vasco2026-05-22
Mikel Ibarguren Alberdi

† Mikel Ibarguren Alberdi - Goian bego - Zenbat momentu, zenbat bizipen, ta zenbat barre algara hamaika kontu, hamaika broma, ta hamaika bersarkada zure ondoan bizi izana zorte handia izan da txao, Mikeltxo, Maite zaitugu muxu bat izarretara. Zure ilobak: Aimar eta Naiara, Eneko eta Karina, Iker eta Nora, Unai eta Ane, Ander eta Jone, Josu, Beñat eta Amaia, Xabier eta Andrea; iloba txikiak: Goiatz, Uxue, Ibon, Telmo. LEGAZPIN 2026ko maiatzaren 22an