Kanpoko eskelak
José Mari Gaztelumendi Elicegui Denbora luzez, ostopoak gainditu dituzu, irri eginez ezerk ez zaitu goibeldu, aurrera egin duzu ausardi eta bizitzari eskua emanez. Gaur tristurak zapaltzen gaitu eta eguna gaua bilakatu da izar handia itzali denez. Dena den, zauden lekuan zaudela gure oroimenean. Agur Joxemai. Oiartzungo zure kuadrila.
Joxemai Gaztelumendi Elicegui - Goian bego - Atzo Donostian hil zen, 63 urte zituela. Zure familia eta lagunak. Bizitzari ausardiaz eta pasioz aurre egin ondoren, Joxemai hegalak zabaldutak joan da, maite zituen txorien artean batuaz. Bere naturarekiko maitasuna eta borroka espiritua hegaztien kantuetan eta haizearen xuxurlan bizirik jarraituko dute betiko. Oharra: Gorpu beila Oiartzungo tanatorioan izango da gaur 9:00tatik 13:00ak arte.