Kanpoko eskelak

Jose Mari Balda Gorostidi - Goian bego - Agerre baserrin zu Amezketan txiki ziñala sortua gero Hernialden famili ear bat nola dezun osatua bizipen franko guk elkarrekin mundu hontan pasatua agur Joxe Mari ikusi arte besarkada bat estua. BALDA FAMILIA

Jose Mari Balda Gorostidi - Goian bego - Urriak 18an hil zen, 66 urte zituela. Bere emaztea: Mª Jesus Izaguirre; seme-alabak: Igaro eta Miguel Mª Pellejero, Adur eta Lierni Esnaola; biloba: Izei; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak. Haren arimaren alde, otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela, BIHAR ASTELEHENA arratsaldeko SEIETAN, Hernialdeko ANDRE MARIAREN ZERURATZEA parrokian izango den hiletara. Aldez aurretik, mila esker. Oharra: Gorputz beila Tolosako ORIA BEILATOKIAN egongo da, GAUR IGANDEA 09:30etatik – 12:30ak arte.

