2026-10-29 14:40
Kanpoko eskelak

Gaur hil da, 58 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren. Bere emaztea: Carmen Irazuegui; seme-alabak: Josu eta Ane Agiriano, Ander eta Alazne Larrea; bilobak: Mayi eta Noa; gurasoak: Pili eta Epi Larrañaga (†); anai-arrebak: Jose Angel eta Irene; ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak. Haren arimaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela ETZI, OSTEGUNA, arratsaldeko ZAZPIETAN , Azpeitiko SOREASUKO SEBASTIAN DONEAREN parroki elizan, gorpua bertan dela egingo den elizkizunera. Aldez aurretik, mila esker.

Egunsentiko usokin batera Ilundu zaiguk paisaia Iñork nahi baino leheno iritsi Zaik joateko garaia Famili zein lagunarterako Bahuen aparteko dohaia Erramuaitzen oso etxekotzat Genin hire irri alaia Egunen baten elkartuko gaituk Ondo egin zak bidaia

