#adioBittorianoGarmendiaArtza
2024-05-28
duela 3 hilabete

El Diario Vasco5

adio.eus

adio
Mezu bat gehitu

Kanpoko eskelak

El Diario Vasco2024-05-28
Bittoriano Garmendia Artza

† Bittoriano Garmendia Artza - Goian bego - Atzo hil zen, 78 urterekin, Elizakoak eta A.S.B. hartu ondoren. Emaztea: Koro Berakoetxea; alaba-suhiak: Begoña eta Jexus Manterola, Nekane eta Jon Aramendi; bilobak: Oinatz, Eneritz; senideak: Gertrudis (†) eta Ramon (†), Matias (†) eta Isabel (†), Maria eta Inazio (†), Joxe (†), Angel eta Enkarni; ezkon ama: M.ª Dolores Lasa; ezkon senideak: Juan Joxe (†), Ana M.ª eta Miguel, Roxario, Miel M.ª, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak. Familiak, otoitz bat eskatzen dizue bere arimaren alde eta BIHAR ASTEAZKENA, arratsaldeko ZAZPIETAN, MIKEL GOIAINGERUAREN parroki elizan egingo den hileta elizkizunera joateko gonbita egiten dizue. Eskerrik asko, aldez aurretik. GAINTZAn, 2024ko maiatzaren 28an Helbidea: Ibarritza baserria Oharra: Gorpua, GAUR ASTEARTEA, Beasaingo GOIERRI BEILATOKIAN egongo da 10:00-13:00 eta 16:00-20:00 artean.

El Diario Vasco2024-05-28
Bittoriano Garmendia Artza

† Bittoriano Garmendia Artza - Goian bego - Ibarritzan sorburua eta bertan bizia zenbat maite zenituen zure animaliak eta eguneroko tokia. Trikiti, bertso ta pelota zalea. Ez maltzurkeria, bai eskuzabaltasun ta egia. Genio bizia baina pertsona zuzena eta garbia. Izan da harrigarria azkenean erakutsitako jarrera eta kemena. Gurekin jarraitu dezatela zure izanaren argia eta indarrak. Agur, Ibarritzako gure etxeko euskarria. Faltan botako zaitugu ETXEKOAK GAINTZAn, 2024ko maiatzaren 28an

El Diario Vasco2024-05-29
Bittoriano Garmendia Artza

Bittoriano Garmendia Artza - Goian bego - Zein amets polita zurekin bizi izana. Orain hegaz zoaz Bittoriano maitea baina gurekin egona zara ametsik ederrenean GARMENDIA SENDIAK ETA ILOBAK GAINTZAn, 2024ko maiatzaren 29an

El Diario Vasco2024-05-29
Bittoriano Garmendia Artza

† Bittoriano Garmendia Artza - Goian bego - Zure irriparra beti gogoan BERAKOETXEA - LASA SENDIA GAINTZAn, 2024ko maiatzaren 29an

El Diario Vasco2024-05-29
Bittoriano Garmendia Artza

† Bittoriano Garmendia Artza - Goian bego - Ez da denbora asko Isidro joan zala, Ta zuk somatu duzu lagunaren falta, Baina orain berriro elkartu zeatela, Dakigu aurpegitan irria duzuela. Isidro Insaustiren emazte eta seme-alabak ORDIZIAn, 2024ko maiatzaren 29an