Esquelas externas

Pablo Mari Alcorta Larrañaga "XANTANA" - Goian bego - AIPEren sorreratik gurekin egona beti laguntzeko prest hara eta hona herri kirolak maitez gu euskaldunona AIPEri umorea jartzen zeniona maitasunetik hartu gure esker ona. Aizarnazabalgo probazale elkartea.

Pablo Mari Alcorta Larrañaga "XANTANA" - Goian bego - Herenegun hil zen, 76 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Familian ta lagun artean aze plazerra izan den, zure kantu ta umorea dena gelditzen da hemen. Xantanan jaso zenuen dena: izatea, bihotz ta kemen. Iraeta zen zure kabia Aizarnazabal baino lehen ta sortu zinen paraje hartan hartu ezazu atseden. Seme-alabak: Yolanda eta Aroa, Igor eta Saioa; anai-arrebak, koñatu-koñatak, ilobak eta gainerako ahaideak. Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR ASTELEHENA, arratsaldeko BOST T´ERDIETAN, Aizarnazabalgo MIKEL DEUNA parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker. Oharra: Gorpu beila MEMORA ZARAUTZ (Pol. Abendaño) tanatorioan izango da gaur 10:00etatik 13:00etara eta 16:00tatik 20:00ak arte, eta bihar, astelehena, 10:00etatik 13:00ak arte.

Pablo Mari Alcorta Larrañaga "XANTANA" - Goian bego - Zure anai-arreba: Jose Mari eta Genma, Mª Carmen. Xantanatarra, gizon jatorra, kanta, dantza ta kontari. Gure artean beti izangoek hire esentzia hori. Anaia maite muxu haundi bat gero arte Paulo Mari.

Pablo Mari Alcorta Larrañaga "XANTANA" - Goian bego - Beti Umoretsu, beti alai ibiltzen ginen elkarrekin. Gaur nahiz eta urruti egon, beti oroituko gara zurekin. ARBEA FAMILIA

Pablo Mari Alcorta Larrañaga "XANTANA" - Goian bego - Umorea eta bizi poza azken egunerarte. Txema eta Manoli, Aroa eta Txanka, Jhasna eta Imanol.

Pablo Mari Alcorta Larrañaga "XANTANA" (OHOREZKO BAZKIDEA) Pablo, malkoak lagun dauzkagu gaur Gure Borda barruan, hutsune handi bat utzi baituzu lagun guztien ondoan. Baina kantuak eta algarak baditugu gure gogoan, beti bizirik egongo zara gure elkarteko txokoan. AIZARNAZABALEN, 2026ko ekainaren 15 ean

