Esquelas externas


Marisol Ariznabarreta Oregui - Goian bego - Obeko zelai bueltetan, udaberriko loretan, gabon kanten epeletan, barre algara luzetan, sukalde usain goxotan, begi dir dir baikorretan, denetan egongo zara, Gugan, gure bihotzetan, adoretsu, eskuzabal irriparra begixetan. Bihotza on eta eder esker ona ertz danetan zuganako maitxasuna hor daroiazu hitzetan berriz alkartu artian San Andreseko haizetan. ZURE ILOBAK SORALUZEN, 2025eko martxoaren 15ean


Marisol Ariznabarreta Oregui (Roman Maiztegiren alarguna) - Goian bego - Soraluzen hil zen, 2025eko martxoaren 14an, 80 urte zituela. Seme-alabak: Jasone (†), Roman, Maitane, Aintzane eta Cesar Martin; bilobak: Aitor eta Ander; anai-arrebak: Mari Tere eta Javier Lascurain (†), Jesus eta Maria Luisa Atxa, Juan Luis eta Koro Zenitagoia, Mertxe eta Jose Mari Leyaristi; iloba, lehengusu eta gainerako ahaideek. Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela, GAUR LARUNBATA, arratsaldeko SEIRETAN, SORALUZEKO SANTA MARIA LA REAL parroki elizan, gorpua bertan dela, egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker. SORALUZEN, 2025eko martxoaren 15ean Oharrak: Hilbeila ELGOIBARKO MUGICA TANATORIOAN (Sigma Poligonoan), gaur larunbata, goizeko 11etatik arratsakdeko 5etara egongo da. Hileta Elizkizunen ondoren bere gorpua familia artean erraustuko da.