Esquelas externas

† Maixabel Uria Mendizabal (Jose Luis Gabilondoren alarguna) - Goian bego - Tia Mixa, izenez ere berezia izan zara guretzat, denon bihotzean jakin izan duzu leku berezi bat topatzen. Josi ta josi, gure tarratada bakoitza konpontzeko prest, puntadaz puntada batu duzu familia guztia, askatzen ez den azken korapiloa emanda joan zara. Zure irria eta zurekin bizitako guztia ez dugu inoiz ahaztuko. Eskerrak ematea besterik ez zaigu geratzen. Maite zaituzten zure ilobak. AZPEITIAN, 2020ko abenduaren 12an

† Maixabel Uria Mendizabal (Jose Luis Gabilondoren alarguna) - Goian bego - Atzo hil zen, 70 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Bere seme-alabak: Iñigo eta Aloña, Olatz eta Asier; bilobak: Iker, Eire, Bereket, Maite eta Oihan; anai-arrebak: Luis (†), Pilar eta Andres Aizpuru, Luis (†) eta Inaxita Lopetegi (†), Inazio eta Estanis Aizpuru, Mª Angeles eta Jose Mª Elias; ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak. Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela BIHAR IGANDEA, eguerdiko HAMABI ETA ERDIETAN, Azpeitiko SOREASUKO SEBASTIAN DEUNAREN parroki elizan egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker. AZPEITIAN, 2020ko abenduaren 12an OHARRA: Hilbeila, gaur larunbata, arratsaldeko 16:00etatik 20:00etara, Azpeitiko CARMONA EHORZKETA TANATORIOAN egongo da.

Maixabel Uria Mendizabal (Jose Luis Gabilondoren alarguna) - Goian bego - Amama, zuk hazi eta hezi gaituzu zure parre ta goxotasunez. Bostok zure bizipoz izen gea ta zu gure elkargune. Zuk uzteiguzun zulo handi hau beteko deu eman dizkiguzun momentu ta maitasunez alkarrekin egonez. Muxu handi bat eman attittei Asko maite zaitugu AMAMA. Iker, Eire, Bereket, Maite eta Oihan. AZPEITIAN, 2020ko abenduaren 12an

