#adioMaDoloresZabalaZubiarrain
2024-01-24
hace 7 meses

El Diario Vasco4

adio.eus

adio
Añade un nuevo mensaje

Esquelas externas

El Diario Vasco2024-01-24
Mª Dolores Zabala Zubiarrain

M.ª Dolores Zabala Zubiarrain (Joxe Mari Astiazaran-en alarguna) - Goian bego - Lanbro artetik itsas geldira leunki zoazen txori airosa amodiozko sentipenaren hatsa zure ezpainetan loratuz doa goizeko ihintzetan belardi zera eguzkitan zilar dizdira. MAITASUNEZ, ZABALA SENDIA. ADUNAN, 2024ko urtarrilaren 24an

El Diario Vasco2024-01-24
Mª Dolores Zabala Zubiarrain

† Mª Dolores Zabala Zubiarrain (Joxe Mª Astiazaranen alarguna) - Goian bego - Herenegun hil zen, 85 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Bere seme-alabak: Jesus Mª, Miguel Angel (†), Miren eta Estebe Etxeberria; bilobak: Joseba, Eneko, Oinatz; anai-arrebak, ezkon anai-arrebak, ilobak, lehengusuak eta gainerako ahaideak. Haren animaren alde otoitz bat eskatzen dizuete eta arren etor zaiteztela GAUR ASTEAZKENA, arratsaldeko BOST ETA ERDIETAN, Asteasuko SAN PEDRO APOSTOLUA parroki elizan GORPUA BERTAN DELA egingo den hiletara. Aldez aurretik mila esker. ASTEASU, 2024ko urtarrilaren 24a OHARRA: Gorpua Villabonako MEMORA VASCONGADA EHORZTETXEKO beilatokian dago, hileta ordura arte.

El Diario Vasco2024-01-24
Mª Dolores Zabala Zubiarrain

† Mª Dolores Zabala Zubiarrain (Joxe Mª Astiazaranen alarguna) - Goian bego - Garagartzako alaba kuttun Adunako abaroan Petesagasti zen zure kabi ezkon ondoko aroan. Joseba, Oinatz ta Enekon hazi gara zure altzo beroan zu izan zara gure etxeko poza suaren ondoan. Amona Dolox beti egongo zara gu denon gogoan. Bide erakusle izango zara orainean ta geroan. JOSEBA, ENEKO, ta OINATZ ASTEASU, 2024ko urtarrilaren 24a

El Diario Vasco2024-02-03
Mª Dolores Zabala Zubiarrain

† Mª Dolores Zabala Zubiarrain (Jose Mª Astiasaranen alarguna) - Goian bego - Urtarrilak 22an hil zen 85 urte zituela Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Zure babesa eta maitasuna ez dugu ahaztuko bela ezin ahaztu udak zurekin pasatzen genituela zure magalak goxatzen gintun artean ume ginela itzali zaigu hainbeste argi emana digun kandela zauden tokitik zaindu gaitzazu orain artean bezela. Bere semea: Pedro Mari eta Garbiñe Sagarzazu; bilobak: Ekaitz eta Josune Aizpuru, Julen. ASTEASU, 2024ko otsailaren 3an