Esquelas externas

Iñaki Gabilondo Mugarza Cirueñan elkarrekin bizitako uneak ez dira inoiz ahaztuko. Han barre egin, paseatu, mahaiaren bueltan elkartu eta bizitzaz gozatzen genuen. Zure hutsunea handia izango da, baina gure bihotzetan betiko gordeko zaitugu. Agur, lagun. CIRUEÑA-KO ZURE LAGUNAK BERGARAN, 2026ko abuztuaren 4an

Iñaki Gabilondo Mugarza Zurekin partekatutako barreak, irteerak, bidaiak eta bizipenak gure oroimenean betiko geratuko dira. Zure adiskidetasuna opari handia izan da guretzat. Faltan botako zaitugu. ZURE BERGARAKO KUADRILLA BERGARAN, 2026ko abuztuaren 4an

Iñaki Gabilondo Mugarza Eskerrik asko, Iñaki, ULMA proiektuan aztarna sakona uzteagatik OÑATIN, 2026ko abuztuaren 4an

Iñaki Gabilondo Mugarza Hutsune handi bat utzi diguzu, Iñaki baina zurekin bizitza konpartitzea ederra izan da. Elkarrekin familian pasatako momentu ederrak, zure irribar eta kemena ez ditugu ahaztuko. IBRATZ-eko familia BERGARAN, 2026ko abuztuaren 4an

Iñaki Gabilondo Mugarza Herenegun hil zen, 62 urte zituela. Emaztea: Gemma Zenitagoia; seme-alabak: Unai, Olatz; anai-arrebak: Elena eta Jose Luis Azpitarte, Asun eta Roman Larrañaga; amagiñarreba: Maria Luisa Unzurrunzaga; koinatu-koinatak: Ane eta Josean Marzana, Jabi eta Jaione Arana, German (†), Roman eta Susana Etxaniz, Lorea eta Ion Garai; ilobak, lehengusuak eta gainontzeko senideak. Maitasunez emango diogu azken agurra, GAUR, ASTEARTEA, abuztuaren 4an, arratsaldeko ZAZPI ETA ERDIETAN, Bergarako SANTA MARINA parrokiako elizan, gorpua bertan dela. BERGARAN, 2026ko abuztuaren 4an Oharra: Etxekoek OROILOREn hartuko zaituztete. Gaur asteartea 11-00-13.30 eta 16.00-18.30ak artean.


