#adioAinhoaIregiUriarte
Aniversario
2021-07-25
hace un mes

El Diario Vasco3Naiz (Gipuzkoa)2

adio.eus

adio
Añade un nuevo mensaje

Esquelas externas

El Diario Vasco2021-07-25

HOGEITABATGARREN URTEURRENA † Ainhoa Iregi Uriarte Urte entzun ohi dugu hemen, Ainhoa, dei bat barnean; maitasun eta sentimenduen deia da udaminean. Zure figura gaztea dago beti irudimenean, tristura-tanta batez bustia batia bere saminean: guk nahi genuke buelta eman horri maitez alaitasunean. 2000ko uztailaren 26an hil zen, 18 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bendeinkapena hartu ondoren Eguzki jaunak ez du zulatu oraindik hor den lainoa, goi-ganbaratik geziak jaurtiz, urratuko du beloa; horrela gaude gu beloa; horralga gaude gu lainopean, zuk alde eginda, Ainhoa; goza dezala goiko argiak triste dagoen gogoa, guztiok pozez jaso dezagun maitasunaren beroa. Luis Baraiazarra Markina-Xemein, 2021-07-24 Bere gurasoak: Juanjo eta Aurora, osaba-izebak, lehengusu eta gainerantzeko ahaideak otoitz bat eskatzen dizuete, BIHAR, arratsaldeko ZAZPI ETA ERDIETAN, Donostiako Easo kaleko KARMELITAN. Aldez aurretik, mila esker.

El Diario Vasco2023-07-25

HOGEITA HIRUGARREN URTEURRENA † Ainhoa Iregi Uriarte 2000ko uztailaren 26ean hil zen,18 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Izartxo bat zen gure zeruan diz-diz egiten hasiko, haren argitan guk hemen negar eta irriak ikasiko; zu zara gure izartxo hori, guretzat argi biziko; ez zaigu zeru goiko izarra inoiz ere itzaliko, argitxo maite, guregan zara beti-betiko biziko. Mundurako bai itzali zinen, baina zeruan hor zaude; sentimenduen barnean egin zenuen zeure itzalpe, egoitza berri, lekutxo gozo maitezko kabi barrunbe, eta hor bizi zara guretzat argitxo, betiko geure; zure arrastoa, gure Ainhoa, ez da galduko behin ere. Luis Baraiazarra Markina-Xemein, 2023-07-24 Bere gurasoak: Juanjo eta Aurora, osaba-izebak, lehengusu eta gainontzeko ahaideak otoitz bat eskatzen dizuete, BIHAR, arratsaldeko ZAZPI ETA ERDIETAN, Donostiako Easo kaleko KARMELITAN. Aldez aurretik, mila esker. DONOSTIAN, 2023ko uztailaren 25ean

El Diario Vasco2024-07-25

HOGEITA LAUGARREN URTEURRENA Ainhoa Iregi Uriarte 2000ko uztailaren 26ean hil zen,18 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren Bedeinkapena hartu ondoren. Ura errekan bezala doa dena martxa arinean, jendea lehian denborarekin eguneroko ekinean, une batean ere pausatu eta gero ezinean; Ainhoa, zure ondora gatoz maitezko era finean, urtero legez pausalditxo hau eginez udaminean. Goi-eguzkiak argiz jantziko zokondo eta hesiak, ilungunera bidaliz bere errainu edo geziak; hainbat etxetan nabari dira hutsune eta gabeziak; gurean ere uztailekoak dira egun bereziak, baina guztia gozatu ohi du maitasunaren graziak. Luis Baraiazarra Markina-Xemein, 2024-07-24 Bere gurasoak: Juanjo eta Aurora, osaba-izebak, lehengusu eta gainontzeko ahaideak otoitz bat eskatzen dizuete, BIHAR, arratsaldeko ZAZPI ETA ERDIETAN, Donostiako Easo kaleko KARMELITAN. Aldez aurretik, mila esker.

Naiz (Gipuzkoa)2021-07-25

Este contenido se puede consultar siguiendo el enlace Original.

Naiz (Gipuzkoa)2023-07-25

Este contenido se puede consultar siguiendo el enlace Original.